adoptia

Return

TOPAKETA BERRI BAT ESKU-HARTZE SOZIALEKO PROFESIONALEKIN

Uda ostean, ADOPTIA zerbitzuak hasiera ematen dio esku-hartze sozialeko profesionalei zuzendutako prestakuntza. Lehenengo topaketa Donostian gauzatuko da urriak 1 eta 2an Alberto Rodriguez-ek, EASO Formación eta “Chiquillos en el campo” Elkarteak antolaturiko “Estrategias de intervención sistémica en infancia y adolescencia” masterraren 2. ikasturteko modulu bat emango du.

Mandatua argia izan da hasieratik. alde teorikoak eta esku-hartzean erabilera praktikoak osatu  behar dute modulua . Premisa honekin eta zerbitzuko esperientziatik abiatuta, gizarte eta familia egoera korapilatsuetan haurtzaroaren garapen osasuntsua errazten duten tresnak landuko dira; baita profesionalentzat kudeatzen zailak diren egoerei aurre egiteko tresna baliogarriak ere.

Ikasleria topaketarekin disfrutatzea espero dugu. Seguru esperientzia aberasgarria izango dela.