Ume Alaia Euskadi jardunaldia: ” Etorkizuna eraikiz “
“Etorkizuna eraikiz” izenburuarekin, azaroaren 28an, 10:00etan, Ume Alaia Euskadiren jardunaldia ospatuko da
Gaur egun, pertsona adoptatuek ikuspen handiagoa izan behar dute beren beharren aurrean, izan ere, batzuetan komunitateko agente guztiek lan integratuagoa egin behar dute. Oraingo honetan, familia adoptatzaileei erreferentzia-esparru berriak hurbildu nahi zaizkie, beren seme-alabei laguntza sentiberagoak sortzeko erantzun gisa. Pertsona adoptatuentzat, gazte heldu gisa etorkizuna oztopo handiekin agertzen da askotan; horregatik, engranaje berriak eraikitzea beharrezkoa da , epe labur eta luzera erantzun errealak emateko.
Agintzari GEK-eko Adopia Zerbitzutik jardunaldiaren antolakuntzan laguntzen dugu. Osakidetzak eta enplegu babestuak ere parte hartuko dute, baita familien testigantzak eta elkarrizketa-mahaiaren azken zatia ere, Agintzari Bilbo egoitzatik.
Kasu honetan, modalitatea online izango da, ZOOM plataformaren bidez, eta 2 orduko iraupena izango du.
Informazio gehiagorako hemen daukazue triptikoa
Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da esteka honetan: https://forms.gle/hEhSFUvXxX1wEfne6
Konexiorako esteka jardunaldia baino lehen bidaliko da izena emateko emandako helbide elektronikora.