Arlobi hitzaldi-zikloa
Eguneroko erritmoa, lan-karga, estresa eta nekea direla eta, zailtasun handiak izaten ditugu gure seme-alaben hazkuntzak behar duen denbora eta kalitatea izateko. Hala ere, kezka nagusia da haientzat eskuragarri egotea, edozein dela ere une ebolutiboa.
Agintzari GEKeko Arlobi taldeak doako bi gune eskaintzen ditu kezka horiei buruz mintzatzeko, garapenaren etapa bakoitzaren beharrak ezagutzeko eta lotura eta hazkuntza positiboagoa bultzatzeko estrategiak eskuratzeko.
- Azaroak 24: “Sin mas…”, retos y desafíos de las familias con hijos e hijas adolescentes.
13 eta 18 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzat.
Ordutegia: 18:00etik 19:30etara
Lekua: Madariaga etorbidea 1, 4. solairua. Ganekogorta aretoa
- Azaroak 28: “¿Tiempo de cuidado? Mimar y jugar en clave de crianza positiva”
0-12 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzat.
Ordutegia: 18:30etik 20:00etara
Lekua: Madariaga etorbidea 1, 4. solairua. Ganekogorta aretoa
Parte hartu nahi baduzu, deitu 944745255 telefonora edo bidali mezu elektroniko bat clarazabala@ag.eus helbidera. Datu hauek eman behar dituzu: zein hitzalditara joango zaren, zenbat pertsona joango diren eta zenbat urte dituen zure seme-alaba.