ADOPTIA ELKARRIZKETAK II. FAMILIEKIN HAUSNARKETAN
Datorren ostegunean, hilak 4, arratsaldeko 17:00etan jarraipena emango diogu familiei zuzendutako doako on-line hizketen zikloari. Oraingo honetan Begoña Guijarrok “Cimentando el cambio personal a través de experiencias grupales” hizketa aurkeztuko du. Gainera, “Ume Alaia” adopzio-familien elkartearen laguntza izango dugu, Adoptiak eta Ume Alaiak antolatutako talde-esperientzietan parte hartu duten bi amen testigantzekin.
Hitzaldi honetan, partekatu nahi dugu Adoptian dugun esperientzia, seme-alaba nerabeak dituzten ama-talde baten ibilbidean oinarrituta. Horretarako, parte hartzen duten amen testigantzak izango ditugu, eta taldearen indarrak nola ahalbidetzen duten hazkunde pertsonala, sostengua eskaintzeko duen ahalmena eta laguntza sarearen garrantzia erakusten saiatuko dira. Elkarren arteko laguntza krisi-egoeretarako eta nerabeen aisialdiko, lanaren aurreko esperientzietarako eta abarreko kontuak indartzeko.
Hizketak gehienez 100 lagunentzako edukiera izango duela gogorarazten dizuegu. Horregatik, gertatu daiteke hizketera konektatu ezin izatea. Dena den, hizketa ospatu ostean, bai materialak bai bideoa gure web-gunean izango dituzue eskura.
Parte-hartzea nahi izatea eta hizketarekin gozatzea espero dugu.