ADOPTIA… KANTABRIAN
ADOPTIA zerbitzuak eta PsicoStudio-k bion arteko elkarlan-esparrua ezarri dute, non, PsicoStudio-k Santanderren dituen instalazioen bitartez, Adoptiako zerbitzuak kantabriar erkidegora hurbilduko dira.
PsicoStudio, metodologia berriztatzailea erabiltzen duen bulego psiko-hezitzailea da, haurren eta nerabeen laguntzan, arlo akademikoaren hobekuntzan eta euren egoera emozionalean zentratua dagoena. Santanderren eta Santoñan dago kokatuta, eta ikasketa arazoak, TDAH-a, dislexia, jokabide arazoak edo motibazio eza aurkezten duten gazteekin lanean espezializatu egin da.
ADOPTIA zerbitzuak, azken urteotan, familia adoptiboekin antolatutako hainbat topaguneetan parte hartu du, batez ere AFAMUNDI elkarteak antolatutakoetan. Honez gain, profesional-talde desberdinek antolatutako ekintzetan ere parte hartu du (Kantabriako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialak antolatutako jardunaldietan emandako prestakuntza adibidez, edota gutxi barru Santanderreko LHZ-ko orientatzaileentzat egingo den prestakuntza).
Honi, azken bolada honetan, gure zerbitzura Kantabriatik etorri diren familia adoptiboen kopurua handiagotzea gehitzen zaio. Horregatik, bertan denboran eta espazioan zerbitzu egonkorra izateari garrantzia eman zaio.