adoptia

Return

ADOPTIA NAFARROA ETA AFADENA JARDUERAK

Aurten ere, Adoptia-Agintzari GEK Nafarroako familia adoptiboen elkartea den AFADENA-rekin batera hainbat jaruduera burutuko du, seme-alaba adoptatuekin eta haien familiekin.

2021. urterako aurreikusten diren jarduerak honakoak dira:

  • Online hitzaldia: “Autoritatearen berreskurapena: Biolentzia eza oinarria izanik gatazken eta haien irtenbideen gakoak”

Hitzaldi honen helburua gurasotasun-autoritatearen inguruan sortzen ari den mugimendu berriaren azalpenean datza, non “erresistentzia ez biolentoaren” ikuspegitik bere oinarriak adieraziko diren.  Egoera zail eta gatazkatsuen aurrean erantzuteko modu bat da hau, seme-alaben jarrera oldarkor, desegoki eta arduragabeen aurrean erantzuteko era bat, hain zuzen.

Data: 2021eko apirilaren 16ean, 18:00etatik 20:00etara.

  • Online hitzaldia: “Neurogarapena eta atxikimendua”

Hitzaldi honen helburua atxikimenduaren oinarri neurologikoen azalpenean datza, hala nola, ezbehar goiztiarren eta bakarrik uztearen ondoriak neurogarapenean. Era honetan, izaera praktikoaren bitartez seme-alaben burbuinaren funtzionamendura gerturatzeko aukera egongo da.

Data: 2021eko apirilaren 30ean, 18:00etatik 20:00etara.

  • Talde tailerra: Nire emozioak kudeatzen ikasi (7-10 urte bitarte)

7 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Helburua esparru ziurra ahalbidetzea da non taldeak eta parte-hartzaileek bere emozio propioen identifikazioa eta aitortza ikasiko duen, giro atseginean inteligentzia emozionalaren garapena sustatuz. Horretarako, gorputz mugimenduaren eta adierazpen artistikoen bitartez, jolasen bitarteko jarduera dinamikoak burutuko dira.

Ordu bateko lau saio izango dira, 18:00etatik 19:00etara 2021eko maiatzeko ostiraletan, 7, 14, 21 eta 28an, Adoptia Nafarroako bulego berrian (Pio XII Etorbidea 37, 4. bulegoa) 

Informazio gehiago: Actividades – AFADENA