adoptia

Return

ADOPTIAREN ETA UME ALAIA BIZKAIREN ARTEKO JARDUERAK

Aurten ere, Adoptiatik, Ume Alaia Bizkaia elkartearekin lankidetzan, hainbat jarduera antolatu ditugu adoptatutako gazteentzat eta haien familientzat.

Aurten, jarduera batzuk irekiak izango dira gure zerbitzuko beste familia batzuek ere parte har dezaten, elkarteko kideez gain.

Hauek dira laster hasiko ditugun tailerrak:

“Adopzioa aurrenerabezaroan: tarte laburra baina erabakigarria nerabezarora igarotzeko”

Tailer hau 10 eta 13 urte bitarteko seme-alaba adoptatuen gurasoei eta zaintzaileei zuzenduta dago.

Haurtzarotik nerabetasunera trantsizio-garaian seme-alabek bizi behar dituzten aldaketak tratatuko dira. Horretarako, hausnarketarako eta laguntzarako gune bat eskaintzen zaie familiei, seme-alabak ulertzen laguntzeko. Gune honek autozainketa eta parte hartzen duten familien arteko sarea sortzen lagunduko du.

2021. urtean zehar zortzi saio egingo dira, hilean 2 orduko saioak, 18:00etatik 20:00etara, hurrengo ostegunetan: martxoaren 18an, apirilaren 15ean, maiatzaren 20an, ekainaren 24an, irailaren 30ean, urriaren 28an, azaroaren 18an eta abenduaren 16an.

Tailer osoaren prezioa (martxotik abendura) 160 € da.

Informazio gehiagorako eta izena emateko tailer honetan, sakatu hemen.

•” Adoptatutako aurrenerabeen egunerokotasunerako gizarte-trebetasunen tailerra”

10 eta 13 urte bitarteko nerabeei zuzendutako tailerra. Emozioen kudeaketa lantzea izango da helburua. Horretarako hurrengo edukiak landuko dira: emozioen identifikazioa, emozio sinpleak eta konplexuen arteko aldea eta autorregulazio emozionaleko estrategiak.

Tailerrak planteamendu dinamikoa izango du, metodologia batez ere praktikoa eta parte-hartzailearekin. Bertan jarduera ludikoak, bideoak ikustea eta beste dinamika kooperatibo batzuk konbinatuko dira.

Lau saio egingo dira, ordubeteko iraupenekoak, 19:00etatik 20:00etara, apirilaren 14an, 21ean eta 28an, eta maiatzaren 5ean.

Tailer osoaren prezioa 75€ da.

Informazio gehiagorako eta izena emateko tailer honetan, sakatu hemen.