ADOPTIAREN PARTE HARTZEA BURGOSEKO GIZARTE LANGILEEI ZUZENDUTAKO PRESTAKUNTZAN
Pasadan urriaren 30ean, eta azaroaren 6an eta 13an, ADOPTIAk Burgoseko Gizarte-lan profesionalei zuzendutako prestakuntza ikastaroa gauzatu du. Ikastaroa gure lankide Javier Mugica-k, adopzioan aditua den psikologoa eta familia psikoterapeuta, eman du.
“Intervención familiar en situaciones de riesgo” izenburutzat zuen prestakuntza honen helburuen artean, hauek aurkitzen ziren:
- Oinarrizko Zerbitzuetatik haurtzaroan esku-hartzeko estrategiak.
- Krisialdian dauden familiekin esku-hartze eraginkorren diseinua eta burutzea.
- Krisi egoeretan diziplina anitzeko esku-hartzea.
ADOPTIA zerbitzutik eskerrak eman nahi dizkiogu ECLAP – Gaztela eta Leon-eko Junta-ri, oinarrizko zerbitzuetako profesionalei zuzendutako prestakuntza honetan parte hartzera gonbidatzeagatik, eta honen bitartez krisialdian dauden familiekin esku-hartzea gauzatzerako orduan gure esperientzia partekatu ahal izatea.