adoptia

Return

ADOPZIOA: ON-LINE HITZALDIAK. FAMILIEKIN HAUSNARKETAN…

Adoptia Zerbitzuak, behin berriro, adopzio familietatik gertu egon nahi du, hitzaldiak egiteko espazio bat sortuz. Bide hau urrunetik gertu egoteko modu bat izanik.

Gaur egungo konfinamendu egoera eta osasun-krisia familia guztiei ezarri zaien errealitate berria da, baina, zalantzarik gabe, familia batzuei egoera honek modu konplexuagoan eragiten die. Adopzio familiek egoera zailagoak bizi ditzakete, beren familia-dinamiken, loturen eta adoptatuen behar emozionalen ondorioz. Hala ere, egoera horrek aukerak ere sor ditzake loturak finkatzeko, hausnarketa egiteko eta orain arte hainbat arazo konpontzeko aukera horiek izan ez dituztenentzat.

Errealitate horretatik elkarrizketa aberasgarriak sortzeko, Adoptiak doako hiru hitzaldi on-line egingo ditu adopzio-familiei zuzenduta. Eguneroko bizitzarako gai praktiko eta erabilgarriak sortzen saiatzeko ideia konplexuak landuko dira.

  • 1. Hitzaldi: “Al rescate de la autoridad parental silenciada”. Emailea: Javier Múgica. Apirilak 30, 17:00etan.
  • 2. Hitzaldi: “Reparando daño: entre medicación y psicoterapia”. Emailea: Alberto Rodríguez. Maiatzak 7, 17:00etan.
  • 3. Hitzaldi: “Mimando el vínculo: estructura y conexión mediante pautas de Theraplay®”. Emailea: Begoña Guijarro. Maiatzak 14, 17:00etan.

Hitzaldia ikusi ahal izateko, ireki kartela (lotura honetan) eta adierazitako egunean eta orduan sakatu.