adoptia

Return

AIREA ESPAZIOA- CCR programa

Adoptatutako pertsonentzat adin-nagusitasuna aldez aurretik pentsatutako ideiak, mito eta beti betetzen ez diren erronkez beteriko garaia da.  Ezbehar goiztiarra pairatu duten pertsonen hazkuntzan zailtasun ugari agertu direnean, errealitate hori familia bizikidetzan agertu daitekeen tentsioa areagotzen du.

CCR programak laguntza estrategiak eskeini nahi ditu nerabezaroan zehar eta baita adin-nagusitasuna pasa eta gero. Momentu bakoitzean momentuan behar den intentsitatearekin eskeintzen da laguntza hau, horrela bizitza heldurako trantzisioan familiaren lotura-emozionala eta erlazioa zaintzeko.

Premisa horiek abiapuntutzat, CCR programaren Airea espazioa aurkezten dizuegu. CCR programa Bilbon dagoen denbora baterako arnasaldirako etxe errekurtsoa da. Bertan 18 eta 23 urte bitarteko adoptatutako gazteek eta euren familiek parte hartu izango dute eta esku hartzea irauten duen bitartean ADOPTIA diziplina anitzeko taldearen laguntza eta gainbegiraketa izango dute. Baliabide honek elkarren arteko laguntzan jartzen du garrantzia, erlazio eta emozio arloez gain, arlo praktiko eta ukigarrietan ere.

Airea espazioa sustatzeak talde profesionalaren, familien eta gazteen arteko laguntza sare sendo eta egonkorra sortzea suposatzen du. Sare hori edonork erabili ahal izango du, sentitzen duen neke psiko-emozionala arintzeko.

Otsailaren 8an, 18:00etatik 19:30era, on line lehen topaketa izango da, eta Airea gunea azalduko da sarea ehuntzen hasteko.

Topaketan Airea espazioa eta horren oinarriak azalduko dira. Gainera, parte-hartzaileen artean kontrasterako eta lan partekaturako guneak dinamizatuko dira.

Ez du beste hitzaldi bat izan nahi; etorkizunean aurrera egiteko eta “itxaropen” espazioak eta harremanak sortzeko lan partekatuko gunea baizik.

Informazio gehiagorako

Topaketarako esteka (ZOOM)