“Al rescate de la autoridad parental” adoptatutako gazteen guraso eta zaintzaileentzako tailerra
ADOPTIAk adoptatutako gazteen guraso eta zaintzaileei zuzendutako tailerra antolatzen du. “Resistencia no violenta” ereduaren teknikak eta estrategiak erabiltzea eta ikastea du helburu, egoera zailak eta bortitzak kudeatzeko beraien seme –alabekin.
Zirikatzea, haserre krisiak, arrisku-jarrerak, besteekiko edo bere buruarekiko bortizkeria, gezurrak, lapurretak, droga kontsumoa, eskola-absentismoa, promiskuitatea, xantaia… nerabeak dituzten zenbait jarrera dira eta hauek eragin handia daukate beraien gurasoengan, askotan ez dakite nola kudeatu gatazka hauek. Gazte erasotzaile eta autosuntsitzaileen jarrerek gurasoak eta beraien aginte parentala erronkan jartzen dituzte.
“Resistencia no violenta” ereduak oinarri etikoak eta praktikoak eskaintzen ditu gatazka kudeatzeko era ezberdin bat eskainiz, helburua gurasoen agintea eta beren semean bizitzan presentzia izatea izanik.
Tailerra gidatuko duten profesionalak: Elizabeth Mendizabal eta Javier Mugica.
Egunak: : 30/03,04/05,1/06,07/09,5/10,2/11 y 30/11
Ordutegia: astelehenak 18:00etatik 20:00etara
Tokia: Madariaga etorbidea 1 znb 4. Solairua Duesto- Bilbao
Saio bakoitzaren prezioa: 35 € /pertsona bat eta 70€ /bi zaintzaile
Izan ematea: Clara Zabala Telefono: 944 74 52 55 email: clarazabala@agintzari.com