Arreta Goiztiarreko X. Diziplinarteko Batzarra
Arreta goiztiarra ekintza koordinatuen multzo bat da: diziplinarteko ekintza globalak dira, garapenean trastornoak dituzten edo trastornoak izateko arriskua duten 0 eta 6 urte bitarteko haurren beharrizanei erantzuteko xedea dutenak. Ekintzon bidez haur horien familiei eta inguruneari ere erantzun nahi zaie.
Gizarte-zerbitzuek zein osasun- edo hezkuntza-sistemek egiten dituzten ekintzak izango dira, beraz.
Azaroaren 15ean eta 16an Arreta Goiztiarreko X. Diziplinarteko Batzarra nazionala ospatuko da, Deustuko Unibertsitatean. Gure kidea Alberto Rodriguez-ek, harreran eta adopzioan aditua den psikologoa, parte hartuko du ondoko ponentziarekin: “El vínculo como factor reparador en procesos de adopción”.