AUTONOMIA LABORATEGIA 15 URTETIK GORAKO NERABEENTZAT
Jarraitzen dugu nerabeentzako eta gaztentzako doan taldeekin.
Adoptia zerbitzutik (Agintzari SCIS) badakigu helduen bizitzarako trantsizioak erronkak eta zailtasunak dituela, baina badakigu aurrera egiteko modurik onena urratsez urrats dela. Autonomia konkistatzeak eskatzen du jarrera aktiboa izatea, eguneroko gauza berriak ikastea, janaria prestatzea, gure arropa eta objektu pertsonalen ardura hartzea, lana edo prestakuntza bilatzeko kudeaketak egitea, etab. jakingo zenuke gauzak erraztasunez moldatzen? taldean ikasi nahi duzu?
Horregatik, “Autonomia laborategia” izeneko doako tailerra sustatu dugu. Bertan, modu praktikoan ikasiko dugu helduentzat eta bizitza autonomoarentzako oso erabilgarriak diren eguneroko zereginak, ohiturak eta lanak egiten. Talde txikitan lan egingo dugu beste neska-mutil batzuekin batera, laguntza-sare bat eraikiz, eta zerbitzuko profesionalen laguntza bitartez.
Noiz?
Astelehena, 17:00tatik -18:30etara
- Martxoa 15
- Apirila 12
- Apirila 26
- Maiatza 10
- Maiatza 24
- Ekaina 7
Lekua: Madariaga etorbidea 1, 4. solairua, Deustu-Bilbao.
Izena emateko: Telefonoa: 944 74 52 55 (Harremanetarako pertsona: Clara Zabala) edo emaila: clarazabala@agintzari.com