adoptia

Return

“Búsqueda de orígenes en adopción. Mitos y Claves”, Alberto Rodríguez-en liburu berria.

Liburu honek Alberto Rodríguez González-ek, ADOPTIA Elkarrizketak ekimenaren bitartez emandako konferentzian du oinarria, 2020ko udaberrian Agintzari GEK Adoptiak antolatua. Hitzaldiaren izenburu originala “Jatorri mediazioa adopzioan. Lion Artean eta Entre Fantasmas, bi mutur, bide bakarra”.

Liburuan, autoreak bereiztu egiten du zer den eta zer ez den jatorrien bilaketa, baita bilaketa motak ere eta bilaketa antolatzeko eta aurre egiteko azalpenak ematen ditu. Gainera, gai hau jorratzen duten pelikuletako istorioen erreferentziak eskaintzen dira

Mezu argi batekin: hala barneko jatorri bilaketa nola kanpokoak, ez du soilik nor naiz galdera erantzuten, baizik eta non eta norekin dagoen nire lekua ere. Aurrera eramateko era ez da axolagabea, presentzian lagunduko duen interbentzio modelo baten alde egin behar da, adopziozko familiaren parte hartze eta akonpainamendu jarraiaren bitartez haien seme-alaben jatorrien bilaketa prozesuan. Honek zatitu edo banandutako prozesu psikologikoak ekidituko ditu, prozesuak gehienetan eragin dezakeen inestabilitate emozionala motelduko du eta adoptatutako pertsonek sentituko dute haien historia ez dela arazo pertsonal bat baizik eta familia osoaren behar izan bat.

Autorea, gure kide Alberto Rodríguez González, psikologoa, Agintzariko harrera eta adopzioan espezializatua, 2003tik parte hartzen du atentzio psikosozial pribatuko ADOPTIA zerbitzuan, eta Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Foru Aldundiako familia harrera zerbitzuak koordinatu ditu. Gaur egun Familia Harrera Programa Espezializatua zuzentzen du Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat.

Informazio gehiago eta argitaletxea.

Elkarrizketa Hitzaldiak Adoptia 2020.