ESKU-HARTZE SOZIALEKO PROFESIONALEKIN TOPAKETA
Irailaren lehenengo egunetan ADOPTIA zerbitzuak esku-hartze sozialeko profesionalekin topaketa batean parte hartuko zuela aurreratu genizuen. Azkenik, urriaren 1ean eta 2an, Alberto Rodriguez-ek EASO Formación eta “Chiquillos y en el campo” Elkarteak antolaturiko “Estrategias de intervención sistémica en infancia y adolescencia” masterraren 2. ikasturteko modulu bat eman zuen.
Topaketa Donostian gauzatu zen, eta bertan, egoera sozial eta familiar korapilatsuak dituzten adingabeekin esku-hartzerako garaian beharrezkoak diren alde teorikoen eta hauen ezartze praktikoen integrazioa landu zen. ADOPTIA-tik eskerrak eman nahi dizkiegu bi erakunde hauei esperientzia aberasgarri honetara gonbidatu izanagatik.