adoptia

Return

GRUPO NORTE- AVILA: “Adin txikikoen zauri emozionala erreparatzeko esku hartze- tresnak”

Urriaren 25ean Arlobi-Adoptia zerbitzua Valladolid-en egon da, Avilako Aldundiaren Grupo Norte-ren profesionalei eta Valladolid-eko adingabeko harrera egoitzetan lan egiten duten profesionalei formakuntza ematen.

Zerbitzuaren arduradunak, Begoña Guijarrok, 8 orduko mintegia dinamizatu du. Mintegiak “Un acercamiento para el daño emocional en menores y jóvenes” du izenburu, eta erabilitako metodologia teoriko-praktikoa izan da. Bereiztekoa da bizipen- atala, non parte-hartzaileek role playing-en eta theraplay® hainbat tekniken bidez esperimentatu ahal izan zuten.

Fitxa teknikoa ikusi nahi izanez gero, sakatu lotura honetan