adoptia

Return

“Guraso Autoritate Berria” tailerra. Guraso eta zaintzaileei zuzenduta

Kaixo guztioi,

Gaurkoan zuekin harremanetan jartzen gara Arlobi-ADOPTIA Agintzari Arrera Psikosozial zerbitzutik antolatzen ari den tailer berriaren informazioa aurkezteko, biolentzia eta autoritate onarpenaren inguruko arazoak dituzten seme-alaben guraso edo zaintzaileei zuzendua.

Tailer honek “Autoritate Berria” ereduaren oinarri teoriko eta praktikoetan sakontzea du helburu, gurasoen presentziaren bitartez seme-alaben bizitzan, kaltetutako guraso autoritatea berritu edo modifikatzeko nahiarekin, arazo eta zailtasunak era ez biolento edo indarkeriarik gabekoan kudeatuz.

Autoritate Berriaren mugimenduak oinarri etiko eta praktikoak eskaintzen ditu, atxikimendu teorian eta presentzian, arretazko zaintzan, taldearen laguntzaren indarraren garrantzian oinarrituz, baita jokabide auto-mingarriei aurre egiteko beste modu batzuen bitartez ere, nerabeen bizitzan erreferentziazko pertsonen presentzia eta autoritatea berritu eta berreskuratzeko helburua jarraituz.

Tailerra online modalitatean garatuko da (Zoom plataformaren bitartez), era honetan, edozein leku edo kokapeneko pertsonek parte hartu dezakete. Gure kide Javier Mugikak eramango du aurrera, komunitate arloan familiekin interbentzioetan aditua eta harrera eta adopzioan espezializatua dena.

Sesioak hilabetean behin egingo dira, astelehenetan, 2021.urtean zehar, 18:00tatik 20:00etara izanik ordutegia, hurrengo egunetan: 2021ko martxoaren 29an,  apirilaren 12an, maiatzaren 10ean, ekainaren 7an, irailaren 6an, urriaren 4an, azaroaren 8an eta abenduaren 13an.

Ordaindu beharrekoa: Tailer osoa 160€

Izena emateko sakatu hemen

Kartela ikusteko sakatu hemen.