LAGUNTZA SAREAK, BALIABIDE ERRESILIENTEA HARRERA FAMILIENTZAT
Harrera prosezuetan momentu zailak izaten dira, eta hauek gertatzen direnean, ez da izaten beti harrera familiek behar izango luketen laguntza eta babesa. Haur hauen askoren jokabideak ulertzea eta jarrerek eskutatzen dituzten emozio batzuetara heltzea: kezka, tristura, amorrua, beldurra, etab. betebehar zaila da bakardadean egiteko. Horregatik, hantzeko egoeretan dauden beste familiekin partekatzeak, haurren jokabideak modu sakonagoan ulertzea ahalbidetzen du eta ekeini ahal zaizkien erantzun konpontzaileak bilatzea.
Hau izan da, hain zuzen ere, apirilean eta maiatzean, AFAAR-ek – Errioxako harrera familien eta familia adoptiboen elkartea – antolatutako 4 topaketetan landu diren gakoetariko bat. Saioak Alberto Rodriguez-ek, ADOPTIA zerbitzuko psikologoak gidatu ditu. Bertan, 15 pertsonak parte-hartu dute, tailerra, “kezkak partekatu, esperientziak konpartitu eta familien arteko laguntza sarearen sorrera indartu ahal izan duen” gunea bezala baloratuz.
Harrera familiek ez dituzte bakarrik ohiko esperientziak konpartitzen, baita, harrerak exijitzen duen konpromesua eta erantzunkizuna bezalako bizi-printzipioak eta bizi-jarrerak hartzea ere. Zerikusia dauka, haurren beharren betetzearekin, eta baita, hauek herri administrazioari jakinaraztearekin eta familia biologikoei hurbiltzeko modu desberdinak proposatzearekin ere.
Harrera, bere protagonistak diren instituzioen, profesionalen, harrera familien eta familia biologikoen menpe dago, eta guztien artean adingabeei inguru babeslea eta zuzentzailea ematearen enkargua elkarbanatzen da.