LOTURA EMOZIONALA INDARTZEKO JOLAS TERAPIA- THERAPLAY® MINTEGIAREN EDIZIO BERRIA (V EDIZIOA)
Datorren 2020ko irailean Theraplay® mintegiaren V edizioa ospatuko da. Psikologia, psikiatria eta osasun arloko profesionalei eta haurtzaroarekin eta familiekin lan egiten duten terapeutei zuzenduta dago. Begoña Guijarro-k (Adoptia zerbitzuaren arduraduna) eta Itxaso Troyas-ek (Agintzariko psikologa) dinamizatuko dute.
Prestakuntza honetan jolas terapia ezagutzeko aukera izango duzu, jarduera profesionalaren bitartez guraso eta seme-alaben arteko atxikimendu sistema segurua eraiki eta sustatzeko teknika.
Mintegia 2020ko irailaren 25ean, ostirala, 15:30etik 19:30era eta 26an, larunbata, 10:00etatik 14:00etara izango da Bilbon, Madariaga etorbidea, 4.sorairua, Ganekogorta aretoan.
Beste edizioetan bezala, metodología teoriko-praktikoa erabiliko da. Honen bitartez Theraplay®- aren, lotura emozionala indartzea bilatzen duen teknika, funtsezko oinarriak, metodologia eta atxikimendu sistemetan daukan inpaktua ezagutuko dugu.