adoptia

Return

Oporrak Bakean programa 2023

Aurten ere ekingo zaio Oporrak Bakean programari, Bilboko Udalak lagunduta eta Agintzari GEK-en laguntzarekin. Programa honek udako hilabeteetan 8 eta 9 urte bitarteko haur errefuxiatu sahararrak euskal familietan hartzea sustatzen du. Programa honen bidez, haur sahararrek uda, basamortuko eta errefuxiatuen zelaietako baldintza gogorrak kanpo igaro dezakete, eta euskal familiak beren bizi-baldintzak hobetzen lagun dezakete.

Programari buruz informatzeko eta familiak parte hartzera animatzeko, Bilboko Udalak jardunaldia antolatu du igande honetan, martxoak 19. 11:00etatik aurrera, Emakumeen Plazan. Bertaratzen direnek karpa bisitatu ahal izango dute, Saharako egunerokotasuna gertutik ezagutzeko, tea dastatzeko, henna eta bongo tailerretan parte hartzeko eta basamortuari buruzko ipuin kontaketez gozatzeko.

Programa aurrera eramateko harrera-familia berriak behar dira; horregatik, esperientzia hau ezagutzera eta parte hartzera animatzen zaituztegu.

Informazio gehiago:                        

– Oporrak Bakean webgunea.

– Bilboko Udalaren prentsa-oharra.