adoptia

Return

Profesionalentzako Arlobi-Adoptia elkarrizketak: “Al rescate de la Nueva Autoridad Parental”

AGINTZARI GEK-eko laguntza psikosozialeko Arlobi-ADOPTIA Zerbitzuak prestakuntza hitzaldi bat antolatu du indarkeriarekin eta agintaritzaren onarpenarekin arazoak dituzten nerabe eta familiekin lan egiten duten profesionalentzat eta, gainera, arlo horretan interesa duten profesionalentzat.

Prestakuntza saio honen helburua “Nueva Autoridad” mugimendua ezagutaraztea eta mugimendu horren funtsezko printzipio batzuk ikastea da. Mugimendu horretan, “indarkeriarik gabeko erresistentzia” erantzunak sustatzen dira, egoera zailak eta gatazkatsuak kudeatzeko tresna gisa, askotan portaera heldugabeak, autosuntsitzaileak eta arduragabeak izaten dituzten seme-alabekin.

Zirikatzea, haserre krisiak, arrisku-jarrerak, besteekiko edo bere buruarekiko bortizkeria, gezurrak, lapurretak, droga kontsumoa, eskola-absentismoa, promiskuitatea, xantaia…  nerabeak dituzten zenbait jarrera dira eta hauek eragin handia daukate beraien gurasoengan, askotan ez dakitenak nola kudeatu gatazka hauek. Gazte erasotzaileek eta autosuntsitzaileek gurasoen eta erreferentziako pertsonen agintea, desafiatu, eta deuseztatu nahi duten portaerak jartzen dituzte abian.

Gurasoen autoritateari eta familiako indarkeriari buruz hainbat ikuspuntutatik hausnartu eta eztabaidatu da, baina ikuspegi berri honen arrakasta autoritatearen eta harremanen zainketaren arteko konbinazioan oinarritzen da. Erreferentziako pertsonek jarrera aldatzen dutenean, gazteek ere aldatu egiten dute. Nerabeen gurasoek eta zaintzaileek probokazioei aurre egiten dietenean, konponketa errazten dutenean eta kontrolari eusteko zigor gogorrak aplikatu beharrean laguntza bilatzen dutenean, gatazkak modu positiboan kudeatzeko aukera ugari sortzen dira.

“Nueva Autoridad” mugimenduak oinarri etiko eta praktikoak eskaintzen ditu, atxikimenduaren teorian eta presentziaren, zaintza arretatsuaren, taldearen laguntzaren indarraren eta jokabide autosuntsitzaileei aurre egiteko beste modu batzuen balioan oinarrituta. Nerabe eta gazteen bizitzan gurasoen eta erreferentzia-pertsonen agintea eta presentzia berrezarri eta erreskatatzeko.

Hitzaldia online egingo da (Zoom plataformaren bidez), eta hiru egunetan errepikatuko da, parte-hartzea errazteko.  Hitzaldiak Arlobi-Adopia Zerbitzuko ondoko psikologoek  emango dute: Javier Múgica, komunitate esparruko familiekin esku hartzen eta harreran eta adopzioan aditua; eta Alberto Rodriguez, harreran eta adopzioan aditua, ikuskatzailea eta hainbat esparrutako profesionalentzako prestatzailea.

Modalitatea: Online (Gehienez 25 pertsona hitzaldi bakoitzean).

Datak:

Urtarrilak 21 -J. Múgica

Otsailak 11 – J.Múgica

Otsailak 25 – A. Rodriguez

Ordutegia: 18:30etik 20:00etara

Prezioa: 15€

Izen-ematea: Clara Zabala 944745255 edo clarazabala@agintzari.com

Hitzaldiari buruzko informazio gehiagorako sakatu hemen