Nueva Autoridad. Claves para el rescate de la autoridad parental
Agintzari GEK-en ADOPTIA zerbitzuak indarkeria- eta baimen-arazoak dituzten nerabe eta gazteen guraso eta zaintzaileei zuzendutako tailerra antolatzen du. Helburua da <<Nueva Autoridad>> mugimenduaren printzipioetan oinarritutako estrategiak eta teknikak ezagutzea. Horrez gain, “Indarkeriarik gabeko erresistentziaren” erantzunak sustatzen dira, egoera zailak eta bortitzak kudeatzeko beraien seme –alabekin, askotan portaera heldugabe, autosuntsitzaileak eta arduragabeak aurkezten dituztenak.
Zirikatzea, haserre krisiak, arrisku-jarrerak, besteekiko edo bere buruarekiko bortizkeria, gezurrak, lapurretak, droga kontsumoa, eskola-absentismoa, promiskuitatea, xantaia… nerabeak dituzten zenbait jarrera dira eta hauek eragin handia daukate beraien gurasoengan, askotan ez dakite nola kudeatu gatazka hauek. Gazte erasotzaileek eta autosuntsitzaileek gurasoen eta erreferentziako pertsonen agintea, desafiatu, eta deuseztatu nahi duten portaerak jartzen dituzte abian.
“Resistencia no violenta” eta “Nueva Autoridad” mugimenduaren estrategiak oinarri etikoak eta praktikoak eskaintzen ditu gatazka era ezberdin batean kudeatzeko, eta gurasoen agintea bere seme-alaben bizitzan presentzia izateko.
Tailerra gidatuko duten psikologiaren arloko profesionalak: Elizabeth Mendizabal, Javier Mugica eta Geraldine Sagarna.
Egunak: : Azaroak 16, 23 eta 30 (astelehena)
Ordutegia:
1. tailerra: 17:30etatik 19:00ak arte, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) pertsonentzako.
2. tailerra: 19:00etatik 20:30era, EAEtik kanpoko pertsonentzako.
Tailer bakoitzak 3 saio izango ditu segidako hiru astelehenetan.
Modalitatea: Online. Izen emate kopuru mugatua: gehienez 12 lagun tailer bakoitzeko.
Izan ematea: Clara Zabala Telefono: 944 74 52 55 email: clarazabala@agintzari.com