ADOPTIA… UME ALAIA BIZKAIAREKIN ELKARLANEAN
Ume Alaia Bizkaia erakundearekin elkarlan ibilbideari jarraipena emanez, 2016ko lehenengo seihilabetean, ADOPTIA zerbitzuak, bai familia adoptiboei bai adoptatutako haurrei zuzendutako tailerrak garatuko ditu. Tailer hauen artean, hurrengoak aurki ditzazkegu:
Theraplay tailerra
Tailer honen jasotzaileak 5 eta 7 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiak dira. Jolas Terapia familia erlazio zein norberarekiko eta besteekiko konfidantza hobetzen dituen egituratutako lan metodoa da. Adoptatutako haurrek euren guraso adoptiboekiko erlazio seguruagoa eraikitzea faboratzen du.
Tailerra hiru fasetan garatzen da: (1) Familia guztien hasierako ebaluazio proba, non segurtasun emozionalaren sustapenerako gaitasunen ebaluazioa egingo da, (2) familia guztiak batera parte-hartuko duten eta adopzioan adituak diren terapeutengatik gidatutako 4 esku-hartze saio. Amaitzeko, (3) familia bakoitzarekin saio bat gauzatuko da, bertan saioetan landutakoaren abordaiaren bitartez parte-hartzearen deboluzioa eginez.
Nerabezaroaurreko seme-alabak dituzten gurasoentzako tailerra
Honako hau 11 eta 13 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta dagoen eta helburu bikoitza duen tailerra dugu: Alde batetik, euren seme-alabak nabaritzen hasten dituzten eta nerabezaroan agertuko diren aldeketen abordaia egin eta bestetik, familiaren beldurren eta itxaropenen, eta alderdi eta emozio hauek guraso eta seme-alaben arteko eguneroko interakzioan duten eraginaren abordaia egin. Gainera, parte-hartzaileen esperientziak partekatzeko aukera azpimarratzen duen gunea da.
Seme-alaba nerabeak dituzten gurasoentzako tailerra
Tailer hau, 14 eta 16 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta dago. Talde honen ibilbidea kontutan izanda, helburuak, tailerra aurrera eramango duen terapeutarekin batera parte-hartzaileek ezartzea eta egituratzea proposatzen da. Tailerra aurrera eramateko, irakurketak eta taldeak ezarritako helburuen gaien jarraipena gauzatuko dira.