THERAPLAY TAILERRA – 1.GO BLOKEA 2017KO OTSAILA/MARTXOA
Urte berrearen hasierarekin batera, Adoptia zerbitzuak berriro ere theraplay (atxikimendua familia esparruan indartzeko) tailer bat garatuko du otsaila eta martxoa bitartean. Tailerra Begoña Guijarro eta Joana Castro profesionalek eramango dute aurrera. Aurreko edizioen antzera, tailer hau Ume Alaia Bizkaia – familia adoptiboen elkartearekin elkarlanean garatuko da.
Izen-ematea 94.474.52.55 telefonoaren bitartez egin daiteke (kontakturako pertsona: Clara Zabala). Ume Alaia Bizkaiaren bazkideak diren familiek elkartearen bitartez egin dezakete.
Tailer honen hartzaileak 5 eta 9 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiak dira. Bere helburuak norberarenganako estimua eta besteenganako konfiantza hobetzea, hala nola parte-hartzean disfrutatzea izango dira, atxikimendu sistema egokia eraikitzeko. Baita konfiantza erlazioa sendotu eta gurasoek erlazioa sendotzeko euren gaitasunak indartu ere.
Atxikimendua indartzeko Theraplay tailerraren dokumentazioa.