adoptia

Itzuli

ADOPTIA-K… CCR PROGRAMA AURKEZTEN DU

CCR (Casas Conectadas en Red) programa, familia adoptiboen barneko erlazioen etendura edo etete arrisku egoerei irtenbide alternatiboak ematen dituen AGINTZARIren Berezko Ekimeneko Ildoaren baliabide integrala da.

Bere helburua, adoptatutako pertsona eta bere gurasoen arteko gatazka larrietan familia dinamikako komunikazio hobeagoa izatea faboratzea da, hala nola, banantzea egon den egoeretan berriro elkarrekin bizitzea ahalbidetzea. Lotura emozionalaren zaintzan oinarritutako lana da, modu honetan ahalik eta osasuntsuenak izan daitezkeen familia erlazioak ezartzeko.

Laguntza integrala eskaintzen zaie, bai adoptatutako nerabe edo heldu-gazteari, bai bere gurasoei eta familia osoari ere. Gaztea 18 urte baino gehiago dituenean, denbora baterako ostatua emateko aukera dago, mementoan beharrezkoa den distantzia fisikoa ahalbidetzeko. Distantzia fisiko honen bitartez, modu trinkoan eta laburrean (diziplina anitzeko talde batekin) familia erlazioaren mindutako alderdiak landuko dira. Horrela, distantzia emozional hurbilago batetik, berriro elkarrekin bizi ahal izan edo erlazio osasuntsuagoak ezarri ahal izateko.

Informazio gehiagorako 94 474 52 55 telefonora deitu edo ondorengo helbide elektronikora mezu bat bidali dezakezu: begonaguijarro@agintzari.com.

Ondoren, Casas Conectadas en Red programaren argibide-dokumentua aurkezten dugu.