adoptia

Return

ADOPTIA-K, GURASOEN AURKAKO INDARKERIARI BURUZKO ESTATU MAILAKO BIGARREN BILTZARREAN PARTE HARTU DU

2017ko maiatzaren 25ean, 26an eta 27an zehar, SEVIFIP-ek antolatutako gurasoen aurkako indarkeriari buruzko estatu mailako bigarren biltzarra ospatu da. “Comprender, describir, evaluar e intervenir” izenburupean, gurasoen aurkako jakintzan sakontzea izan da biltzar honen helburua.

Adoptiak, tailer baten eta komunikazio baten bitartez parte hartu ahal izan du bertan. Ondoren, biak zehazten dizkizuegu:

Tailerraren izenburua “Claves para la comprensión y manejo de las situaciones de violencia en personas adoptadas y sus familias: el modelo del servicio Adoptia” izan zen, eta Javier Mugica eta Alberto Rodriguez, Adoptia zerbitzuko adopzioan adituak diren psikologoek eraman zuten aurrera.

Bertan, indarkeria egoerak ulertzeko erabiltzen diren gakoak aurkeztu ziren eta, halaber, familien eta adingabeen esku hartzean erabili ahal diren estrategien ekarpena egin zen.

Azkenik, “Adopción y VFP: Análisis de resultados, indicadores de riesgo detectados desde el Servicio Adoptia y modelo de evaluación” komunikazioa aurkeztu zen. Hau, Begoña Guijarro, Adoptia zerbitzuko arduradunak, eta Elizabeth Mendizabal, Adoptia zerbitzuko adopzioan aditua den psikologoak, aurkeztu zuten.

Komunikazio hau, Adoptia zerbitzutik pasa diren eta indarkeria egoerak izan dituzten familietan aurkitu diren arrisku adierazleen ikerlan kuantitatibo baten aurkezpena izan zuen ardatz nagusitzat.

Hemen ikusi ditzakezue Adoptia zerbitzuko protokolotik pasa diren familien artetik, zein portzentaian agertzen den Gurasoen Aurkako Indarkeria.

prueba