adoptia

Return

ADOPTIA… AFADENA-N TAILERRAK GAUZATZEN

ADOPTIAk, Nafarroako adopzio familien elkartea den AFADENA-rekin elkarlanean arituko da martxoan, apirilean eta maiatzean, “Juego serio” eta “El concursazo” tailerrak garatuz.

“Juego serio” tailerra

Tailer honen helburua familian gauzatzeko ekintza jolasa garatzea izango da, honen bitartez honako gaitasunak lantzeko aukera izanez: arreta, komunikazio gaitasunak eta estiloak, frustraziorako tolerantzia, irudimena, negoziaketa estiloak eta taldekako lana. Argi izanik, garrantzitsuena ez dela irabaztea izango, baizik eta gozamen eta poztasun esperientzien bitartez gaitasun hauek sustatzea.

“Juego serio”-ren bi tailer gauzatuko dira, biak 17:00etatik 19:30etara. Martxoaren 18koa, 6 eta 7 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzenduta, eta apirilaren 8koa, 8 eta 9 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzenduta.

“El concursazo” tailerra

Adopzioari buruzko lehiaketak, atxikimenduen sorrerarako eta sendotzerako beharrezkoak diren kondizio adoptiboaren lana eta familiaren bizipen maitagarriak mesedetu nahi ditu jolas-prestakuntza gune baten bitartez.

“El concuraszo”-ren bi tailer gauzatuko dira, biak 17:30etatik 19:30etara. Maiatzaren 6koa 8 eta 9 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzenduta, eta maiatzaren 20koa 6 eta 7 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzenduta

Jarraian, data, ordutegia eta tailerrak aurrera eramango dituzten pertsonen izenak adierazten dituen egutegia aurkezten dizuegu.

Egutegia