adoptia

Return

ADOPTIAK SANTANDERREN BURUTUKO DEN ADOPZIOARI ETA NERABEZAROARI BURUZKO JARDUNALDIRA GONBIDATZEN ZAITU

ADOPTIAren, PsicoStudio-ren eta Afamundi-ren arteko elkarlanean gauzatuko den, hurrengo urriaren 5eko jardunaldia, “Tengo el dolor y muchas marcas… pero recuerdos ninguno. Adolescentes y jóvenes con heridas por el abandono y otras adversidades en edades tempranas” izango du izenburutzat.

Jardunaldiaren helburua adoptatutako pertsonen, batez ere nerabeen bizipenen, beharren eta etorkizun perspektibaren inguruko eztabaida eta azken honen aurrean alternatibak bilatzea ahalbidetu dezakeen topagunea eraikitzea izango da.

Jardunaldia Begoña Guijarro, ADOPTIA zerbitzuko arduradunak aurkeztuko eta moderatuko du. Bertan, bi hitzaldi burutuko dira. Lehenengoa Javier Múgica, adopzioan aditua den ADOPTIA zerbitzuko psikologoak aurkeztuko du, eta bigarrena PsicoStudio-ko psikologoa den Carlos Fonfriak gauzatuko du. Bi hitzaldien artean, Afamundiko kide den familia baten partaidetzarekin, mahai-inguru bat burutuko da.

Data: 2018ko urriak 5.

Ordua: 18.00etatik 20.30etara.

Tokia: Doctor Madrazo Zentro Kulturala. Casimiro Sáinz kalea, z/g – Santander.

Jardunaldira joateko, 944 745 255 telefonoan doako izen-ematea egitea beharrezkoa da.

Adopzioari eta nerabezaroari buruzko jardunaldiaren informazio-dokumentua.