adoptia

Itzuli

ADOPTIAK PARTE HARTU DU “IV CONGRESO ISN “EL INTERÉS SUPERIOR DEL NIÑO”

Azaroan, Madrilen, “El Interés Superior del Niño” IV. Kongresua ospatu zen, “El acogimiento familiar: hacia nuevos modelos” lelopean. Familia harrerarako estatuko elkarteak –ASEAF- antolatu zuen, gizarte ongizate, kontsumo eta osasun zerbitzuaren laguntzarekin eta ohorezko mahai burutzan Letizia erregina izan zelarik.

Kongresu honek haurtzaroaren babesean lan egiten duten pertsona eta erakunde desberdinentzako topaketa foru bezala balio izan du. Harreraren kudeaketan jardunbide egokiak sustatzea izan du helburu, haurrek erabakien ardatz nagusia izatea eta gizartean familia harreraren inguruan kultura sortzeko bidean.

Agintzariren ADOPTIA zerbitzuak kongresuan parte hartu zuen, zerbitzu honetako kide diren Javier Mugika eta Alberto Rodriguez-en bitartez.

Javier Mugika-k “Fortalezas y debilidades del modelo alemán” izeneko mahai borobilean parte hartu zuen, Junta Directiva Federal de la PFAD Bundesverband der Pflege –ren bazkidea den Ulrike Schulz- ekin. Bestalde, Alberto Rodriguez-ek “Prevenir. Gestionar las crisis y los procesos de ruptura en la adolescencia” mahai borobilean hartu zuen parte, nerabezaro eta harreran adituak diren beste profesional batzuekin.

Landu ziren eduki berezi hauek eta programa osoan landu ziren guztiak, beharrezkoak zaizkigu arlo honetan lan egiten dugun profesional eta familia guztiei, ez bakarrik harrera arloan ematen diren errealitate berriak ezagutzeko, baizik eta etorkizunean emango diren egoera eta paradigma berrien aurreikuspena egiteko ere.

Informazio gehiago eta egitaraua :

http://www.acogimientoisn.org/