adoptia

Return

ADOPTIAREN BITARTEKARITZA ZERBITZUA JATORRIAREN BILAKETAN

Adoptia zerbitzuak, urte askotan zehar adoptatutako pertsonekin eta beren familiekin lan egin ostean, prestazio berri bat eskainiko du irailean: pertsona gazte adoptatuei bitartekari laguntza eskainiko die jatorriaren bilaketaren prozesuan.

Gazte adoptatuentzat euren jatorriaren bilaketa, zalantza eta emozio zailez osatutako prozesua da, askorentzat egin ezineko prozesua izanik. Bide hau ibiltzeko, bitartekaritza zerbitzu honek prozesuaren arriskuen hasierako balorazioa, bilaketa prozesuan erabakiak hartzeko laguntza eta bere historiara hurbiltzeko laguntza espezializatua eskaintzen ditu, bai gazte adoptatuentzat bai beren familientzat.

Prestazioaren dokumentazioa