adoptia

Return

AGINTZARI GEK-en ETA VINCI ESPAÑA FUNDAZIOA-ren ARTEKO LANKIDETZA: “ADOPTIA-REPARA” PROIEKTUA

Adoptian zorionekoa da VINCI España Fundazioaren laguntza izatea, zerbitzu berri bat martxan jartzeko: Adopia – Repara: doako telefono-zerbitzu asistentziala eta terapeutikoa, estatu osoko adopzio-familientzat.

Ez da ekimen berria, izan ere, pandemiak eragindako egoera baino lehenagotik ere ari gara horretan, baina VINCI Espainia Fundazioaren laguntzari esker, handitu dezakegu haren irismena, eta horregatik aurkeztu nahi dizuegu.

Adoptia – Repara zerbitzuak adopziozko familiei, adingabeei eta adoptatutako gazteei COVID- 19k eragindako osasun-egoeraren ondoriozko krisi-egoeretan laguntza psikologikoa eskaintzen die. Konfinamenduak eta egungo egoerak haur eta nerabeen osasun mental eta emozionalean ondorioak dituzte. Horiek, era berean, eragina dute familia-giroan, eta esku-hartze azkar eta espezializatua behar dute ondorio horiek larriagotu ez daitezen.

Berriro ere eskerrak eman nahi dizkiogu VINCI Fundazioari, adoptatutako pertsonei eta haien familiei laguntzeko dugun konpromisoa partekatzeagatik.

Adoptia- Repara. Zerbitzuari buruzko informazioa.