adoptia

Return

AGINTZARI-K, MADRILGO “UNIVERSIDAD PONTIFICIA COMILLAS”-EKO UNIBERTSITATEARTEKO HARRERA ETA ADOPZIO MASTERREAN PARTE HARTUKO DU

Hurrengo maiatzaren 27an, ADOPTIA, Agintzariko harreran eta adopzioan espezializaturiko zerbitzuko Begoña Guijarrok, “Universidad Pontificia Comillas”-eko unibertsitatearteko harrera eta adopzio masterrean parte hartuko du “Terapia de juego para el fortalecimiento del vinculo” tailerra garatuz.

Theraplay-a, gurasoen eta seme-alaben arteko egituratutako jolas terapia da. Bere helburuak atxikimendua, norberarenganako estimua, besteenganako konfiantza hobetzea eta parte-hartzean disfrutatzea dira. Honela, atxikimendu sistema egokia eraiki, konfiantza erlazioa sendotu eta gurasoak euren gurasotasun gaitasunak indartu ahal izateko.

2009an ematen dio hasiera Agintzarik Theraplay-ko prestakuntza espezializatuari Institute Theraplay of Chicago-rekin, atxikidura zuzentzeko teknika berritzaileak inplementatzeko helburuarekin. Gure helburua beti izan da teknika gure testuingurura eta harrera familiei eta familia adoptiboei moldatzea. Lan honen ondorioz, gaur egun, 200 MIM (Marschak Interaction Method) baino gehiago gauzatu ondoren eta 100 familia baino gehiagorekin esku-hartu ondoren, Agintzari, Agency and Service Provider-International of The Theraplay Institute bezala onartuta dago.

Parte-hartu duten familiengandik jasotako “aldaketa epe erdi eta luzean ohartzen da, hobekuntza, gehien bat, jokaeran eta izaeran nabarmendu zen”, “sistemikoa da, kide baten hobekuntza besteengan dauka eragina, gurpil moduko bat gertatzen da, non, partaide guztiek mesedetu egiten diren” bezalako balorazioek, agerian jartzen dituzte Theraplay-aren onurak, bai Adoptia-ko protokoloan erabiltzen den balorazio tresna moduan, zein  atxikidura indartzeko terapia moduan.

Documento