adoptia

Return

AGINTZARIREN PARTE HARTZEA “ACOGIMIENTO FAMILIAR: CUIDADOS DE CALIDAD” IKASTAROAN

Pasadan maiatzaren 12an, Agintzarik, Aldeas Infantiles SOS-en baliabidea den Academia SOS-ek antolaturiko ikastaro honetan parte hartu du. Academia SOS-en helburuen artean prestakuntza, jakituriaren kudeaketa, ikerketa, etab. aurkitu ditzakegu.

Bartzelonako industria gerriko parte den Montcada i Reixac-en gauzatu den Ikastaro hau, Vallés Occidental-eko eskualdeko Familia zabalean Familia Harrera Sustatzeko Programetan lan egiten duten profesionalei egon da zuzendua. Landu diren edukiak ondorengoak izan dira:

  • Sarean lan egitearen garrantzia eta metodologia (babestutako haurra, familia biologikoa eta harrerakoa, harrera sustatzeko taldeak eta administrazioa).
  • Jarraipen eta balorazio ikerketen arabera, harreraren amaitzea eragin dezaketen arrisku adierazleak, harrerako haurren behar sozio-emozionalean enfasia jarriz.
  • Familiekin esku-hartzea, familia biologikoarekin bereziki, familiaren bateratzea lortzera bidean.