adoptia

Return

AGINTZARIREN PARTE HARTZEA ZURBANO, FAMILIA TERAPIAREN TALDEAK, MADRILEN ANTOLATUTAKO MINTEGIAN

Pasadan maiatzaren 19an eta 20an, Agintzari GEK-ek Madrilen antolatutako adopzioari buruzko mintegian parte hartu du. Mintegia, Zurbano Taldeak antolatutako “Esku-hartze sistemikoetan aditua”-ren eta “Familia teraupeta”-ren ikastaroen barne dago, eta berau, Madrilgo Complutense Unibertsitateko Somosaguas-eko unibertsitate-campusean gauzatu zen.

Izenburutzat “Claves para la intervención psicosocial con niños/as, adolescentes y familias de condición adoptiva” zuen prestakuntza hau 10 orduko iraupena izan zuen. Bertan, familia adoptiboekin eta adoptatutako pertsonekin esku-hartze zehatzei buruzko eduki teorikoak eta praktikoak landu ziren.

Prestakuntza hau, Familia Terapien Elkarteen Espainiako Federazioak bermatzen duen Familia Terapeutaren ziurtagiria lortzeko prestakuntza programan sartuta dago.

Ikastaroa, euren burua Familia eta Bikote terapeuta moduan ziurtatu nahi duten alor sozio-osasuneko 80 unibertsitate tituludunei egon da zuzendua.

Prestakuntzaren helburuak ondorengoak izan dira:

  • Jokabide sistemikoaren jatorria eta iraupena azaltzeko teoria erabiltzen ikasi.
  • Erlazio patologia desberdineko familien transakzio eredu garrantzitsuak antzeman.