adoptia

Itzuli

Arabako Adoptatutako gazteen eta familien beharrei buruzko ikerketa 2019

Arabako Foru Aldundiaren eskutik, Adoptia-Agintzari GEK taldeak Arabako Lurralde Historikoko gazte adoptatuen eta haien familien behar espezifikoen diagnostikoa egin du.

Ikerketa honen proposamena komunitateko hainbat baliabideen kezken abiapuntutik sortzen da, jokabide-arazoak, familia-bizikidetzako arazoak eta osasun mentaleko arazoak dituzten adopzio-izaerako gazteei buruz. Adoptatutako pertsona guztiek ez dituzte beren bizipenak modu berean integratzen eta batzuentzat eragin handia dute haien bizi-prozesuetan. Errealitate horrek familiak eta hainbat sistematako teknikariak harritu ditu, erantzun zehatzak emateko erronka planteatuz.

Behar horien aurrean, 2017an Agintzari GEKek diagnostiko prozesu bat jarri zuen abian, sistema desberdinetako profesionalen (Gizarte Zerbitzuak, Hezkuntza eta Osasuna), familien eta adoptatutako gazteen ekarpenak jasotzeko.  Horiekin guztiekin hainbat bilera egin ondoren, txosten bat egin zen, parte hartu zuten eragile guztiek antzemandako beharrei buruzko ondorioak biltzen dituena. Konklusio horiek aukera emango dute adoptatutako gazteei eta haien familiei arreta integral eraginkorragoak eta partekatuagoak lortzeko. Ondorioak 2021ean aurkeztu zaizkie Gasteizko sare osoko profesionalei eta eragileei.

Eskerrak eman nahi dizkiegu ikerketa honetan parte hartu duten guztiei, bai Agintzari erankundeari, bai Arabako baliabide komunitarioei.

Txostena hemen sakatuz ikusi dezakezu