adoptia

Return

ARABAKO FORU ALDUNDIAK ANTOLATUTAKO ADOPZIOA SUSTATZEKO TAILERRAK, ARABAN

Arabako Foru Aldundiak adopzioa sustatzeko garatu dituen ekintzen artean, hausnarketa bultzatzeko prestakuntza topaguneak antolatu ditu psiko-heziketa tailerren bitartez. Honetarako, berriro Agintzari GEK-ko Adoptia zerbitzuaren laguntza izango du.

2019ko hasieran, eduki espezifikoak dituzten 2 tailer egingo dira. Hauen helburua gurasoen eta zaintzaileen larritasunei eta beharrei erantzuna ematea izango da.

Kontuan izanda joan den udazkenean antolatutako tailerrean parte hartu nahi zuten hainbat pertsona, azkenean, parte hartu barik geratu zirela leku falta dela eta, “Gure seme-alabekin haien bizi- istorioaren gainean hitz egitea: biografia eta identitate eraikuntza” tailerra berriro antolatzea erabaki da. Honako helburuarekin: familia adoptiboei nola lagundu haien seme-alabekin haien bizi- istorioari buruz hitz egiten. Tailerra Javier Mugikak emango du.

Egunak: martxoak 13, martxoak 27 eta apirilak 10

Ordutegia: 18etatik  20etara

Lekua: Adoptia Vitoria-Gasteiz, Olaguibel kalea, 20, 1. solairua, 1. bulegoa.

Izen-emateko: Clara Zabala 944 74 52 55 edo  clarazabala@agintzari.com

Izen-emateak oraindik irekia jarraitzen du.

Bestalde, beste tailer hau ere martxan hasiko da: “Adoptatuak izan diren seme-alaben zailtasunak eskolan beren emozioak aintzat hartuta”. Tailer honen helburua adoptatuak izan diren seme-alabek eskolan izaten dituzten arazoak azaltzea da, beren bizipen eta bizi izandako emozioak kontuan hartuta. Beste tailer hau Alberto Rodríguez-ek emango du.

Egunak: Otsailak 21, Martxoak 7 eta Martxoak 21.

Ordutegia: 18etatik  20etara

Lekua: Adoptia Vitoria- Gasteiz, Olaguibel kalea, 20, 1. solairua, 1. bulegoa.

Izena emateko: Clara Zabala 944 74 52 55 edo  clarazabala@agintzari.com