adoptia

Return

“COMO GESTIONAR LAS EMOCIONES DE LOS ADOLESCENTES” HITZALDIA

Ostiral honetan maiatzak 20, Albeto Rodriguez, ADOPTIA zerbitzuko eta adopzioan eta harreran aditua den psikologoak emango duen hitzaldia gauzatuko da. Hitzaldia harrera edo adoptatutako nerabeen arrisku jokabideak saihesteko kontuan izan beharreko gakoei buruzkoa izango da.

“Como gestionar las emociones de los adolescentes” izenburupean, hitzaldiak nerabeen emozioen kudeaketa egokia lortu ahal izateko moduen abordatzea egingo du, honela arrisku jokabideen prebentzioa lortzeko.

Hitzaldian zehar interes handikoak izango diren gaiak landuko dira: harrera eta adopzio nerabezaroan agertzen diren bizipenak eta jokabideak, agertzen diren jokabideen itzulpena egiteko eta hauen azpian dauden emozioak hobeto ulertzeko modu erabilgarriak, hala nola arrisku jokabideen prebentzioa egiteko eta familia barruko konexio emozionala faboratzeko  tresnak edota estrategia emozionalak eskaini.

BEROA, Gipuzkoako harrera familien erakundeak, Ume Alaia Gipuzkoa, familia adoptiboen elkartearen laguntzarekin antolatutako hitzaldia, Zarategi Pasealekua 100, Txara 1 eraikuntzan gauzatuko da, eta bi orduko iraupena izango du.

BEROA elkartearen web-gunea: http://www.asberoa.com/

UAG elkartearen web-gunea: http://www.umealaia.com/index.php/eu/