adoptia

Return

EXTREMADURAKO UNIBERTSITATEAK ANTOLATUTAKO UDAKO/UDABERRIKO IKASTAROAK

ADOPTIA zerbitzuko web-gunetik, beti nahi izan dugu adopzioaren inguruan agertzen diren ekintza edota material desberdinen inguruko informazioak hurbiltzea, bai familia adoptiboei bai esparru honetan lan egiten duten profesionalei ere.

Oraingo honetan, bai familientzat zein profesionalentzat erabilgarria izan daitekeen ekintza berri bati buruz informatzen zaituztegu.

Aurreko urteetan bezala, Extremadurako Unibertsitateak Udako/Udaberriko Nazioarteko Ikastaroak ospatuko ditu. Ikastaro hauen helburua parte-hartzaileen arteko parte hartzea, eztabaida eta hausnarketa sortzea da.

Aurten, antolatutako ikastaroen artean, badago adopzioan eta harreran fokuratutako ikastaro bat. Ikastaro hau ondorengo helburuak izango ditu: eskola barruko ekintza beharrak antzematea, hala nola hezkuntza esparrutik gauzatutako esperientziak sortu eta partekatu ere.

Ikastaro honetan Javier Múgica Floresen parte hartzea izango da. Javier Mugica adopzioan aditua den ADOPTIA, Agintzari GEK-eko arreta psikosozialeko zerbitzu pribatuko psikologoa da.

Urriak 3, 4 eta 5 egunetan zehar gauzatuko den “Adopción, acogimiento y escuela: hacia una estrategia de educación inclusiva” ikastaroaren programa.