adoptia

Itzuli

Gipuzkoako pertsona gorren Federazioarekin batera formakuntza

Agintzarik azken aldian Indarkeriarik gabeko guraso erresistentzia modeloaren inguruko formazio batean lan egin du, Gipuzkoako pertsona gorren Federazioarekin batera. Urtarriletik martxo artean aurrera eraman dira hitzaldi bat eta bizipen tailerra, zeinetan parte hartzen zuten familien galderak eta orientazio behar izanak erantzun diren. Parte hartzea altua izan da, seme-alabekin lantzeko iradokizun eta errekurtsoak eskainiz, nerabezaroan berezkoak diren jarreren inguruan hausnartuz eta zailagoak diren jarrerentzako aurre egite estrategiak bilatuz. Tailerra Alberto Rodríguez-ek eraman du aurrera, harrera eta adopzioan psikologo espezializatua, asoziazioko familien eta itzultzaile taldearen laguntza eta partaidetzarekin. Tailerraren azkenengo sesioan Malenek parte hartu du, 19 urteko neska batek, nerabezaroan zehar laguntzazkoak izan diren gauzak azalduz eta konpartituz.

Esperientzia polita, ikaskuntzazkoa eta elkar ezagupenezkoa izan da, eta pertsona eta familia gorren behar izanetara hurbilpen aukera bat.