adoptia

Return

Hitzaldia/tailerra Iruñean: “adoptatutako neska mutilen jokabidean eta garunean adopzio aurreko oinazeak duen eragina”

Azaroaren 23an Nafarroako familia adoptiboen elkarteak, Afadena, 12 eta 16 urte bitarteko neska-mutilekin topaketa antolatu du. Tailerrak « oinazeak burmuinean duen eraginaren inguruan mintzatzea, hainbat portaera ulertzea, eta berauen kudeaketarako tresnez hornitzea» izango du helburu, eta gure kide den Alberto Rodríguezek, harreran eta adopzioan aditua den psikologoak, gidatuko du.

Landuko diren edukien artean, bereiztekoak dira harrera familiekin dauden nerabeen bizipenak eta jokaerak, esperientzia traumatikoak eta hauek duten eragina adoptatutako neska-mutilengan, gako neurologikoak eta egonezin emozionalak kudeatzeko estrategiak.

Data eta ordutegia: Azaroak, 23. 10:00etatik 12:00etara

Lekua: Hermanos Imaz Kalea 9- 1. eskuina. Iruñea

Tailer/hitzaldi honen inguruan informazio gehiago jasotzeko AFADENA-ren webgunea bisita dezakezue.  

Hona hemen ekintzan parte-hartzeko lotura.