adoptia

Itzuli

JARRAITZEN DUGU NERABEENTZAKO TAILERRAREKIN BILBON

2020-an 16 urtetik aurrerako nerabeei zuzendutako tailerrarekin jarraitzen dugu, Adoptia zerbitzuaren eskutik -Agintzari GEK-.

Espazio hori nerabeek eta gazte helduek osatuko dute, eta bertan haien bizi-esperientzia eta ezinegonak partekatu eta konpondu ahal izango dute. Horrela, testuinguru dinamiko eta parte-hartzaile horretan, bai besteen zein norberaren esperientzien bitartez, ikaskuntza gauzatzeko. Azken finean, gure bertsiorik onena aurkitzen lagunduko digun garapen pertsonalerako tokia.

Aurten landuko ditugun gaiak beste urteetako partaideek aurkeztutako kezketan eta ezinegonetan oinarrituak egongo dira. Hala nola, prestakuntza eta lan mundura sarrera, emozioak eta haien kudeaketa, autoexijentzia, eta adoptatua izatearekin erlazionatuak dauden hainbat kontu. Beti bezala, kontuan izango ditugu partaideen kezkak eta interesak.

Hilabetean behin bilduko gara, astelehen batean.

ANIMATU ZAITEZ PARTE HARTZERA!

2020an datak hurrengoak izango dira: Urtarrilak 27, otsailak 17, martxoak 16, apirilak 20, maiatzak 18 eta ekainak 15.

Ordutegia: 16:30etatik 18:00etara

Prezioa: 25€ saioa

Tokia: Tailer gela (17). Madariaga etorbidea 1, 4. solairua, Deusto-Bilbao

Izen ematea: Telefonoa: 944 74 52 55 (kontaktu pertsona: Clara Zabala) Email-a: clarazabala@agintzari.com

Informazio Gehiagorako