adoptia

Itzuli

Koronabirus-aren alarma dela eta, MINDFULNESS ONLINE dohanik eskaintzen dizuegu (familientzako, profesionalentzako eta norbere burua zaintzeko)

FAMILIENTZAKO:

Bizi dugun egoerak guztion egunerokotasunean efektua izan duenik ezin ukatu daiteke, baina egoera egokia ere izan daiteke familian momentu bereziak konpartitzeko. Honetarako, Agintzari GEKEtik ekarpen txiki bat egin nahi genuke, online egingo dugun Mindfulness saio batera gonbidatuz, non praktika honetara hurbilpena egin ahal izango dugun 6 urtetik gorako umeekin era erraz eta atseginean landuz.

Mindfulness praktikatzeak onurak izan ditzake arreta osoa landu eta gure etxean abentura kontziente propioa garatzeko, elkarrekin sentitu eta esperientziak konpartituz. Gainera, lanketa egokia da emozioen kudeaketa egokia egiten ikasteko, datozen egunotan beharrezkoa izan daitekeen gaitasuna.

Informazio gehiago eta izen-ematea hemen sakatuz

NORBERE BURUA ZAINTZEKO:

Egun hauetan bizi dugun egoera berria, aurresanezina eta nahasia da, eta, oraingoz, etxean egotera eta egoera pertsonal, familiar eta sozial berriekin konektatzera behartzen gaitu. Batzuetan, egoera horiek sortzen dizkiguten emozioen kudeaketa konplexua egiten zaigu, eta Agintzari GEKEk Mindfulness on line saio batean parte hartzera gonbidatu nahi zaitu. Saio horretan, zer sentitzen dugun edo zer pentsatzen dugun hautematen lagunduko diguten ariketak egingo ditugu, gure burua eta emozioak egonkortzen lagunduko diguten ikasketak gureganatuz.

Informazio gehiago eta izen-ematea hemen sakatuz.

GIZARTE ARLOKO PROFESIONALENTZAT:

Krisi garai honetan eskakizun pertsonal eta profesional handiak ditugu. Garrantzitsua da besteei onena ematea baina, aldi berean, norbera zaintzeko eta ikasketa berriak eskuratzeko denbora ere izan behar dugu. Horregatik, mindfulness-en ordubeteko saioa praktiko batean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Informazio gehiago eta izen-ematea hemen sakatuz.