adoptia

Itzuli

“LA TERAPIA DE JUEGO PARA EL FORTALECIMIENTO DEL VÍNCULO A TRAVÉS DE TÉCNICAS DE THERAPLAY®” ARTIKULUA

Aurtengo uztailean gure lankide Begoña Guijarrok, Geraldine Sagarnak eta Joana Castrok artikulu hau argitaratu dute Madrilgo Psikologoen Elkargo Ofizialaren “Clínica contemporanea” aldizkarian.

“La terapia de juego para el fortalecimiento del vínculo a través de técnicas de Theraplay®: intervención en un caso clínico” izenburupean, artikuluak lan-teknika honek daukan eragina aurkezten du. Honen bitartez, gurasoek euren seme-alabekin konexio emozionala errazten duten tresnak eta gaitasunak barneratu ahal dituzte, hala nola adingabeengan euren atxikimendu pertsonekin erlazio modu berriak agertzea ahalbidetu dezake.

Artikulu hau, adopzioari eskainitako monografiko baten barne aurkituko dugu, non, euren lanekin, ospedun egile anitz parte hartu dute: Jesús Palacios, Antonio Ferrandis Torres, Ana Berástegui Pedro-Viejo, Ana Fernández-Manchón, Mariana Togneri, Antonio Carlos Martín, margarita Izquierdo, Natividad Briones, Esther Grau Quintana y José Antonio Reguilón Martín.

“Las adopciones: El proceso, la prevención y la clínica” monografikoa.

“La terapia de juego para el fortalecimiento del vínculo a través de técnicas de theraplay®: intervención en un caso clínico” artikulua.