adoptia

Itzuli

Nerabeei zuzendutako emozioen inguruko tailerra, BILBON

ADOPTIAk 13-16 urte dituzten nerabeentzako tailer bat antolatuko du Bilbon. Tailerrean landuko den gaitegia honakora bideratuta egongo da: emozioen identifikaziora eta hauen inguruan askatasunez hitz egin ahal izatera, emozio sinpleak konplexuagoak direnetatik bereiztu ahal izatera, emozioak autoerregulatzeko estrategiak ikastera gorputzaren eta garunaren arteko lotura kontuan hartuz, eta emozioen inguruko jakintza harremanetan nola aplikatu ikastera.

Emozioak, sarritan egoten dira jarrera ezegokien edo arazoen atzean nerabe bihurtzeko bidean dauden adingabekoengan. Dena den, jarrera guztien atzean dauden erantzun emozionalak antzeman egin behar dira, gero, bata bestearengandik bereiztu, izendatu eta erregulatu ahal izateko. Behin hori eginda, errazagoa da norberari gertatzen zaion horren inguruan hausnartzea eta beste pertsona batzuei zer gertatzen ari zaien ulertu edo interpretatu ahal izatea. Beraz, hau guzti hau izango da hurrengo hiru saioetan landuko dena.

Ondorioz, adimen emozionala landuz, mingarriak diren egoeren aurrean modu egokiago batean erantzuten da, egunerokotasuneko harreman intrapertsonalaren eta interpertsonalen kalitatea hobetuz.

Erabiliko den metodología, gehienbat praktikoa izango da. Ekintza ludikoak, parte-hartzea eta dinamika kooperatiboak sustatuko dira, eta bideoak txertatuko dira.

Egunak: martxoak 26, apirilak 9 eta apirilak 23.

Ordutegia: 17:30 – 19:00

Lekua: Adoptia Bilbo. Madariaga etorbidea 1, 4.solairua

Prezioa: 80€ guztira.

Izen-ematea: Clara Zabala 944 74 52 55 edo: clarazabala@agintzari.com

 Tailer honi buruzko informazio gehiagorako.