adoptia

Itzuli

PSICOCUENTOS BILDUMAREN IPUIN BERRIA

Urte berriarekin batera, “psicocuentos” bildumaren liburu berria aurkeztu nahi dizuegu.

“Pablo en el bosque encantado” ipuin berri hau Yolanda Martinez Monterok idatzi du, eta bertan Javier Mugica gure lankidearen kolaborazioa izan da. Ipuina, adopzioaren gaia jorratzen du, eta guraso adoptiboentzat tresna erabilgarria izan daiteke euren seme-alabekin adopzioko berezko edukiak eta kezkak lantzerako orduan.

Alea, gurasoentzako gidak eta haurrentzako ipuinak osatzen dute.

Gida, adoptatutako pertsonek adopzioan aurre egin beharreko sentimenduak, emozioak eta erronkak hobeto ezagutzeko izango da baliagarria, eta gurasoek euren seme-alabei prozesu honen inguruan hitz egin ahal izateko beharrezkoa den kontaketa eraikitzeko gakoak eskainiko ditu. Honez gain, gurasoen gidak haurrei zuzendutako ipuina du osagarritzat, honen bitartez guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa errazteko.

Psicocuentos bildumaren esteka