adoptia

Return

16 ETA 20 URTE BITARTEKO GAZTEENTZAKO ELKARLAN BERRIZTATZAILE BATEN ESPERIENTZIA

Mazakoop proiektuak Bilbon, Adoptia Taldeko profesional baten ideian dauka sorrera, halaber,  heldutasunerako iragatea errazten duten ekimenenganako erakundearen bultzadan eta Agintzariko 12 pertsonen borondatezko parte-hartzean.

Gazte batzuek proiektu batekin liluratzeko, helburuak lortzeko ahaleginak egiteko eta hauek lortu arte ekinean ibiltzeko zailtasunak aurkitzen dituztela antzeman dute zerbitzu desberdinetan.

Arrakasta esperientziak bizitzeak balio terapeutiko eta hezitzaile nabarmenak dauzkate, eta honek motibazio bultzada suposatu lezake gazte hauentzat. Mazakoop premisa honetatik sortzen da, gune produktibo-kooperatiboa, iraunkorra, dibertigarria, itxaropentsua, eta etorkizunerako proiekzio asko dituenak. Honekin, lan-aurretiko arrakasta esperientzia bat izatea eskaintzen zaie parte-hartzen duten gazteei.

Artisau-mazapanaren elaborazio eta salmenta prozesua parte-hartzaile guztien erantzukizuna izango da, eta guztion artean elkarlanean arituko dira beharrezkoak diren eginkizunak gauzatzeko. Egindako produktua kideen, lagunen eta senideen artean banatuko da.

Gazteen esfortzuaren ordainsaria lortutako ikasketak, elkarrekin igarotako uneekin gozatzea eta mazapanaren salmentarekin bildutako diruarekin finantzatutako saritxoa lortzea izango dira.

Une honetan zabalik dago izena emateko epea. Gehiago jakiteko gogoa dutenek, beraien tokia eskatu dezakete mazakoop@agintzari.com posta elektronikoaren edo 944 74 52 55 telefonoaren bitartez.