adoptia

Return

KANTABRIAKO GIZARTE LANGINTZAREN ELKARGO OFIZIALAK ANTOLATUTAKO JARDUNALDIETAN PARTAIDETZA

“Jornadas técnicas: intervención con familias desde el trabajo social” izenburutzat duten jardunaldi hauek, maiatzaren 25ean eta 26an, eta ekainaren 2an eta 3an gauzatuko dira. Adoptiak, ekainaren 2an gauzatuko den, “Conocer para reconocer: claves para conocer las necesidades específicas de los niños y niñas adoptadas y sus familias” mintegiaren bitartez parte hartuko du. Mintegia Begoña Guijarro, gizarte-langilea eta Adoptia zerbitzuko arduradunak landuko du. Bertan, gizarte langintza esparruko 30 profesional inguru parte hartuko dute.

4 orduko iraupeneko mintegi honen helburuak ondokoak dira: adoptatutako adingabeek aurkeztu ditzaketen karakterizazioaren eta behar orokorren inguratzea, eta garrantzitsuak diren erlazio-emozional, atxikimendu eta emozio konexio kontzeptuetara hurreratzea. Helburuok, metodologia teoriko-praktiko baten bitartez landuko dira.

Informazio gehiagorako, familiekin esku-hartzeko jardunaldi tekniko hauen dokumentuaren kontsulta egin dezakezue.