adoptia

Return

“ADOPTATUTAKO IKASLEEI ESKOLA INKLUSIBOAN EMAN BEHARREKO HEZKUNTZA-ERANTZUNA” JARDUNALDIA

Datorren 2017ko maiatzaren 10ean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Berritzegune Nagusiak antolatutako “Adoptatutako ikasleei eskola inklusiboan eman beharreko hezkuntza-erantzuna” jardunaldia ospatuko da. Jardunaldi honen eremuan, Hezkuntza Sailak, adopzio kondizioko ikasleen inklusioaren eta hauen aniztasunari arreta ematearen betebeharra errazteko Gida berria jarri nahi du irakaslegoaren eskura.

Jardunaldian, Agintzariren partehartzea gauzatuko da Javier Mugica, adopzioan aditua den psikologoaren bitartez, zeina azkenengo hilabeteetan, Alberto Rodriguezekin batera, gida berri honen diseinuan eta idazketan kolaboratu duen.

Jardunaldiari amaiera emango zaio Javier Mugicak parte-hartuko duen mahai-inguruaren bitartez. Bertan, adoptatutako pertsonen aniztasunaren arretan praktika arrakastatsuak eta arrakastaren gakoak arakatuko dira. Mahai-inguru honetan, José Mª Lezana Anguloren, Fco. Javier González Monzónen, Idoia Zamakola Ormaetxearen eta Esther Pacheco Cruzen parte-hartzea izango da ere.

Informazio gehiagorako, adoptatutako ikasleei eskeinitako jardunaldi honen Kartela eta Egitaraua kontsultatu dezakezue.