ADOPTIA-K… EMOZIO ZAILEN TAILERRA AURKEZTEN DU
Hurrengo maiatzaren 30ean, ADOPTIA zerbitzuak, 13 eta 16 urte bitarteko adoptatutako nerabeentzako emozio zailen tailerra jarriko du martxan. Tailerra Nuria Gutierrez-ek eta Monica Velada-k gidatuko dute.
Tailer honen helburuak honako hauek izango dira: maneiatzeko zailak diren emozioak kudeatzen lagundu, osasuntsuak eta osasuntsuak ez diren erlazioak desberdindu, hala nola erlazio osasuntsuagoak eratzea ahalbidetzen dituzten tresnak sustatu eta erlazioetan jarrera pro-sozialak bultzatu.
Tailerrean zehar, emozio eta erlazioen kudeaketa egokia egin ahal izateko beharrezkoak diren gaitasun eta jarrera hauek landu eta sustatzea ahalbidetuko duten aurkezpen teorikoak, jolas-jarduerak eta esperientzietan oinarritutako dinamikak gauzatuko dira.
Tailerra amaitzerakoan, erlazio osasuntsuei buruzko dekalogoa eraikiko da partaide guztien artean.
Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara.
Datak: maiatzak 30, eta ekainak 13 eta 27.
Tokia: Madariaga etorbidea 1, 4. solairua, Bilbo.