ADOPTIA-K, UDAKO FAMILIA HARRERENTZAKO PRESTAKUNTZA MINTZALDIETAN PARTE HARTU DU
Aurreko udako garaien antzera, 2017 honetan, ADOPTIA zerbitzutik udako harrera desberdinak gauzatuko dituzten familia anitzentzako balorazio-prestakuntza mintzaldiak garatuz, Chernobil eta Bikarte elkarteekin eta Bilboko udaleko “Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak” saileko Oporrak Bakean programarekin kolaboratu dugu.
Prestakuntza hauen helburu orokorrak honako hauek izan dira: familien espektatibak harreraren errealitateari lotu, harreraren prozesura eta bertan agertu daitezkeen eta ohikoak diren jokabideetara prestatu, beldur egoeretara prestatu, eta agurraren eta etxerako bueltaren prestaketa. Guzti hau beti ere, familiek parte hartzen duten programaren arabera, harrerako adingabeen berariazkotasunak kontutan izanik.
- Chernobil elkartea: Ukrainako adingabeen harrerak kudeatzen ditu. Bere jarduera esparrua EAEa da.
Informazio gehiagorako: http://www.chernobil.org/
- Bikarte elkartea: Errusiako eta Bielorrusiako umezurztegietako adingabeen harrerak kudeatzen ditu. Bere jarduera esparrua EAEa da.
Informazio gehiagorako: http://www.bikarte.com/
- Oporrak Bakean programa: Saharaui-en iheslarien esparruetako adingabeen harrerak sustatzen duen programa. Udal mailan kudeatzen den programa hau, udaletxe bakoitzaren esku dago. Bilboko kasuan “Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza et Jaiak” sailaren barnean.
Informazio gehiagorako: https://goo.gl/ASc3dF